XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Non possum non facere = ezin dut ez egin; egin gabe ezin nagoke.

109. Timeo ne; timeo ne non = timeo ut.

Españeraz ne=no sea que; ne non=no sea que no.

Timeo ne hostis veniat = etsaia etor-bildur naiz; Timeo ne non (ut) mater veniat = ama ez etor-bildur naiz.

(etsaia etorri dedin, ama etorri ez dedin).

Etortzeko ere bai, baña bitara ar diteke: ama etortzeko ta amaren etortzeko (BN, L, Z).

Timeo ut mater veniat euskeraz bestera ere esan dezakegu: amaren etortzea bildur egiten dut (etortzea nai bai nuke).

110. Adi-itzaren ondoreko quod euskeraz -tea'ren eta -na'ren bidez esazu: gaudeo quod vales = zu onik egoteak pozten nau; onik egoteaz pozten nauzu; zu onik egonak pozten nau; onik zaudenak pozten nau.

111. Baldin-itza si, nisi, sive.

Jokabide soillean si onek agiz gertaera dio; eratxikian berriz baldiñezkoa: si vis pacem, para bellum = pakea nai ba'duzu guda gertu ezazu (emen alare latinez baldiñezkoa da berez, si velis); si hoc dixisti erravisti = au esan ba'duzu, utsegin duzu (au esan duzunean utsegin duzu); si hunc librum leges, laetabor = liburu au irakurr ba'dezazu, poztuko naiz (irakurriko ba'duzu ez ongi euskeraz).